Web berria dugu

Ezin dugu atzera geratu. Mundu digitalaren bilakaera oso azkarra da, egunero sortzen dira aurrerapenak eta teknologia berriak..

Web berri hau html5 kodean eta CSS3 programan oinarriturik dago. Interneteko guru handien iritziz, html5 izango da, gutxi barru, web-programazioaren kode estandarra. Gaur-gaurkoz ez dago kode bateraturik, baina Interneteko industriako handiek (Lease, Google, Microsoft, Apple, W3c...) formatu horren aldeko apustua iragarri dute.

Gaur egungo nabigatzaile ia guzti-guztiekin bateragarria da html5, horixe da kode horren abantaila handiena. Horri esker, atariak bistaratzeko akatsik gabe eta modu homogeneoan gara daitezke webguneak, gerta daitezkeen beharrizan guztiei erantzunez. Gainera, edozein plataforma finko eta mugikorretan ikus daiteke html5 (Tablet, smartphone), erabilitako sistema eragilea edozein dela ere.

EmprendeGo Saria

emprendego premio lrIkertzeko, ekintzaile izateko eta berritzeko gure ahaleginak izan du fruiturik: oraindik orain komunikazio digitaleko EmprendeGo saria jaso dugu estatu mailan, 2.000tik gora ideia eta proiekturen artean.


Pozgarria izan da aitortza, eta batez ere lan egiteko ildo honi jarraitzeko akuilua.

Eta orain zer?

Ikertzen eta berritzen jarraitzea, ez dago beste biderik.

EMOCIONES !!!

Nos encontramos en una sociedad sobresaturada de información. La batalla por captar nuestra atención y vendernos tal ó cual producto es feroz. Ya no basta con un buen diseño, alabar las virtudes del producto o vanagloriarse del buen servicio ofrecido. A día de hoy se da por hecho que el producto o servicios son buenos. En el mundo del marketing y la publicidad se trata de jugar con las emociones del usuario. Hablamos de vender feeling, experiencias, sensaciones.

Un claro ejemplo de esta tendencia es el anuncio de BMW “te gusta conducir”, donde no se llega a ver el coche, no nos venden potencia, ni diseño, ni prestaciones… La sensación de ir por una carretera desértica disfrutando del mero hecho de conducir es el argumento principal de este famoso y exitoso spot publicitario. No se trata solo de vender, sino de cautivar al cliente, de hacerle sentir una experiencia única.
En este sentido las nuevas tecnologías ofrecen posibilidades muy interesantes no como fin en si mismo sino como medio, como herramienta para hacer participe al usuario de forma dinámica y activa de nuestro producto o servicio.

Ya sabéis hay que vender EMOCIONES!!!.

< Volver

3d inprimagailuak

Itxura batean, puri-purian daude…
Nahiz eta orain hasi diren han eta hemen ikusten eta bazter guztietan iragartzen, urteak dira 3d inprimagailuak merkatuan daudela.
Zer dela-eta boom hau?
Albistegietan eta aldizkari eta argitalpen ugaritan ikusi dugu. Arrazoia da inprimagailu horien prezioa nabarmen jaitsi dela eta lehen baino eskuragarriagoak direla orain. Beste gailu teknologiko askorekin gertatu den bezala, duela urte gutxira arte gutxi batzuen eskura zeuden inprimagailu hauek merkatu egin dira, eta 1.200 eurotik aurrera aukera interesgarria izan daitezke beren ingeniaritza- eta garapen-ekipoa duten enpresa txikientzako.